XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), arrazoimenaren ziria historian.

Hamar urte lehenago Herder-ek azalduak zituen antzeko ideiak:

Ez al duzu ohartzen, inurritxo horrek, patuaren gurpil handian labandu-labandu baino ez duzula egiten?.

(Lehenago tradizio estoiko osoa dago, noski).

Eta giza adimenaren paregabearekin harrotzen ziren Ilustratuen aurka, espreskiago, historian burutzen den plan de avance progresivo hori, ez dela giza adimenaren inolako egitasmorik, garbi utziko du:

Lehenbizi, giza adimenaren ohore puztu honi buruz esan beharrean nago, adimena baino gehiago patu itsu bat izan dela beti, horrela esatea badago, gertakariak mundura bota eta gidatu dituena, munduaren eraldaketa unibertsal honen eragile.

Historia ez da gizonak bere arteaz artez proiektatzen eta egin egiten duen errepresentazioa.

Bera barruan egon eta motorra eraman, baina lema gidatzen ez duen itsasuntzia da.

Nork egiten du historia?

Zehazkiago: gidatu, zerk edo nork egiten du, historiaren bidea?

Zer ari garen, beharko bait dugu aurretik argitu, jakingo baldin badugu, nora goazen.

Voltairek, errespetu haundi gabeko testu batean planteatzen du arazoa, Les Oreilles du Comte de Chesterfield ipuintxoan, zazpigarren kapituluan:

Les trois philosophes agitèrent la grande question, quel es le premier mobile de toutes les actions des hommes.

Hiru filosofoak dira, mediku ziniko bat, bidaiari asko ikusi bat eta Jaun Kuntearen kaperau errukiena, lagun batek andregaia eta parrokia biak batera egun berean kendu bide zizkiona.

Azkenean, azken arrazoirik ez da egongo: azkentasunak perspektibarekin aldatzen dira.

Bakoitzak bere esperientziaren (ikuspidearen) araberako azken arrazoiak (...).